XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Danontzat

Ildakoak dirala-ta, beste leku askotan Euskalerrian baño itxurakeri geiago egiten dira.

Etxekoren bat iltea danean ¡zelako negarrak ta algarauak!

¡Zelako illobi apaiñak ta lora-koroiak kanposantuetan!

¿Baña nor euskaldunen pare ildakoen gomuta beroa gordeten?

Ia nun egiten daben, urte biten gizonezkoak aurreko jarlekuetara ta andrazkoak sepulturara etorten; seme alabak euren denbora guztian gurasoen alde Mezak ataraten; aurrekoen gauzak ta esaerak umeai erakusten.

Baserri ta erri txikietako euskaldunak oso errimeak dira ildakoen akordua eukiten.

¿Zergatik ete da ori?

Batetik kristau fedeak irakatsita dakielako, ildakoak ez dirala guztiz il.

Bestetik, euskaldunak jaiotetxea asko maite izan dabelako ta jaiotetxeak euren aurretikoak gogoratzen dautsezelako.

Ez da bardin Bilbo'ko edo Madrilgo kalean erositako edo errentan artutako etxean bizi ala lengo zarrak egin ta bizi izandako etxean jaio, azi, bizibidea atara, umeak azi ta bertan il.

Ez da bardiñ iñoren fabrikan ogia irabazi ala antxiñako zaarrak landutako lurretan norberak be lana egin.

¿Ildakoen elizkizuna danean, azkenean zergaitik joaten da elexopera errespontsua egitera?

Orretan be agiri da antxinakoenganako euskaldunen zaletasuna.

Antxiña-antxiña ildakoak eleizetan lurperatzen ziran.

Ortik dator etxe bakoitxak bere sepulturea eukitea.

Gero kanposantua eleiz-ingurua izaten zan.

Orregaitik, baten elizkizuna zanean, azkenean eleiz-bueltan lurperatuta egozen ildakoen alde erregutzera urteten eben kanpora.